Atzean utzi ditugu hainbat festa eta ospakizun, eta konturatzerako urte berrian sartu gara jada. Pilotari dagokionez, Unai Onsalok Elite mailako txapelketan parte hartu zuen eta finala jokatu ondoren garaile atera zen. Estera bi sarirekin bueltatu zen, batetik txapela eta diruarekin, eta bestetik jokalari onenaren sariarekin. Dagoeneko 22 urte ditu eta gauza ederrak dauzka palmaresean, baina afizionatuetatik profesionaletara salto egiteko konpetenzia handia omen dago, eta ikusi behar. Ea zorte pixka bat daukan eta aukeratutakoen artean tokatzen den, hainbat pelotari profesional ikusten ari gara bere azken agurra eskaintzen frontoietan eta horien tokia nork beteko du? Itxaropena izan behar.