Agenda 21 aspaldian hasia da lanean gure eskualdean. Udan gure herriko inguruetan inkestak egiten ibili ziren. Orain, Agenda 21k Aresoko herritarrei deialdia egin die, zer nolako beharrak, kexak, iritziak eta abar dituzten adierazteko. Horren harira, ilbeltzaren 15ean, astearte honetan, bilkura bat egitekoa zen eta bertzea, 22an eginen da, Leitzako Udaletxean. Herritar guztiak gonbidatuta daude.