Abian dira berriro ere zine emanaldiak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Inauterien ondotik, otsailaren 8an hasiko dira berriz filmak

2008an barneratzearekin batera eta proiektoreak abendu hasieran eduki zituen arazoak konponduta, 2007/2008 denboraldiko zine emanaldiak berriro ere abian dira. Lehen filma pasa den ostiralean eskaini zuten, Frank Oz zuzendariaren Un funeral del muerte. Heldu den asteburuan, berriz, 2007an Espainiar estatuan gehien ikusi zen eta Oskar sari arrakastatsuetan egon daitekeen J.A. Bayonaren El Orfanato izanen da ikusgai.

Aipatu, Leitzako eta Tolosa zein Euskal Herri zabaleko inauteriak tarteko, bi asteetako atsedenaldia hartuko dutela emanaldiek eta berriro betiko bi egun eta orduetan (ostirala 22:30ean eta igandea 19:30ean), otsailaren 8ko asteburuan itzuliko direla. Orduan David Cronenbergen Promesas del este lan txalotua ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun