Neguko festa abenduaren 5ean antolatu du Guraso Elkarteak. Mezarekin hasiko dira, eta ondoren plazan, taloak, umeendako jokuak, pilota partiduak eta dantzari txikiak izango dira. Erredondoa saltsan lehiaketa egingo da eguerdi partean eta ondotik herri bazkaria eginen da . Arratsaldean trikitixa txapelketa eta txokolatadak bukaera emango dio aurtengo Neguko Festako egitarau zabalari.