Azaro kultural arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Aurtengo azaro kulturalaren lehenengo hiru ekitaldiei erantzun ederra eman die herritarrek aurreko edizioetan gertatu zen bezalaxe. Funki-ikastaroan 40 emakumek parte hartu zuten, eta Labriten kantaldian eta antzerki emanaldian bete egin zen ganbara aretoa. Azaroko laugarren ekitaldiaz, 27ko feriaz, alegia, hurrengo alean luze eta zabal idatziko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun