Umore Oneko bazkideak hil honen 12an bilduko dira mahaiaren bueltan, elkartearen urteurren berri bat ospatu asmoz bazkari eder bat dastatuz. Zenbaki borobila dute, gainera, aurtengoa, 20 urte beteko baititu Umore Onak 2004ko bukaera honetan. Aurretik izena eman behar dela oroitarazi nahi die komisioak bazkide guztiei.