Pasa den azaroaren 6 eta 7an, Goizuetan Nafarroako gazte eskolak ospatu ziren. Larunbat goizetik igande iluntzera arte, nafarroa guztiko 80 gazte inguru bildu ginen herrian, gazteok egun bizi dugun egoeraren inguruan eztabaidatzeko.
Lerro hauek aprobetxatuz, guzti hau aurrera atera ahal izateko, herriak eman duen erantzuna goraipatu nahi genuke. Honenbestez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu; Goizuetako Udaletxeari, Guraso Elkarteari, Umore-Ona elkarteari, Goizuetako Eskolari, Goizuetako Gazte Asanbladari, trikitilariei eta bereziki goizuetako eskolako garbitzaileari eta bi egun hauetan etengabe lanean aritu diren ezker abertzaleko jende guztiari.
Benetan, mila esker. Zuen laguntzarik gabe guzti hau ez zen egiterik izango.
Honelako herriarekin, irabaziko dugu!!
Goizuetako SEGI