Igor Astibia hasieran Soto del Real-eko kartzelan espetxeratu bazuten ere, berehala Navalcarnero espetxera aldatu zuten. Orain, urruntasun hori laburragoa izan dadin, bere helbidea zabaldu dute herritarrek idatz diezaioten.
Nahi duenak honako helbidea jarri behar du;
Igor Astibia Teiletxea
Centro Penitenciario de Navalcarnero
Madrid IV- Modulo 7
Apdo de Correos 195
28600 Navalcarnero (Madrid)
Bestaldetik aipatu gertaera hau salatzeko, eta lehenbailehen bere askatasuna eskatuz, sinadura biltzeko ekimena antolatu dutela. Sinadura paper horretan, bere detentzio eta ondorengo egoeraren beldur eta kexak aipatzen dira. Gogorazten dute, “Igorrek, haiek egindako akusazio guztiak ukatu egin ditu, bai polizien aurrean, bai epailearen aurrean” eta horregatik “inongo frogarik eta inolako oinarririk gabe, hainbat eta hainbat euskal herritar dauzkaten bezalaxe” daukatela ondorioztatzen dute.