Orain

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

“Orain Herria, Orain bakea” proposamenaren aurkezpena egin zen abenduaren 11n herriko zineman. Mahai Nazionaleko Joseba Permach etorri zen proposamena azaltzea. Egun berean Leitzako eta Goizuetako Gazte asanbladek, ekimen bateratua egin zuten herrian. 17:00etan eman zioten hasiera Goizuetako gazteei ongi etorria emanez. Ondoren jokoak, triki-poteoa, afaria eta kontzertuaz gozatu ahal izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun