Eskola Kontseilurako kide berriak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Aurreko alean aipatzen genuen moduan, Eskola Kontseilu berria aukeratu da abenduaren 2an gurasoen artean aukeraketarako hauteskunduak egin ondoren. Sei ziren aurkezten ziren bolondresak. Gurasoen %30,6ak soilik hartu zuen parte, hau da 287tik, 88k. Emaitzak ikusi ondoren Urko Arozena eta Rosa Sestorain izanen dira hemendik aurrera ordezkari gisa arituko direnak. Ordezkoak Esther Alcaraz eta Arantxa Azpirotz egokitu ziren. Eskola Kontseilua honaste kideak ondoren aipatzen den osaketa izanen du hemendik aurrerantzean. Eskola Kontseiluko burua: Heleni Zabaleta. Ikasketa burua: Sagrario Lasarte. Idazkaria Rosarito Ormazabal. Irakasleak: Enrike Prados, Kontxi Alfaro, Amaia Ruiz, Arantxa Azpiroz eta Axun Azpiroz. Gurasoak: Maria Arretxe, Arantxa Marinelarena, Urko Arozena eta Rosa Zozaia. Gurasoen Elkarteko ordezkaria: Josune Marzol. Udaleko ordezkaria: Patxi Saenz. Zerbitzutako ordezkaria: Martin Mari Astibia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun