Urte batzuk lanean aritu ondoren, IKAko kideak diren edo izan diren Agurtzane Aleman, Aitziber Bergara, Amaia Astibia, Kontxi Zozaia eta Kepa Mateorena dira “Euskararen araugintza: Arauak eta Hiztegi Batua” liburuaren egileak. Liburu honetan, Euskaltzaindiak uztaila bitartean zabalduriko arau bakoitzarekin azalpenak, ariketak eta ebazpenak biltzen dituzte. Liburuak sei atal ditu: sintaxia, ahoskera, onomastika, aditz laguntzaile batua eta hiztegi batua. Ondoren 210 galdera daude test modura. Orain ospatu berria den Durangoko liburu azokan salgai jarri dute. Hala ere, herriko bi liburudendetan 20 euroen truke eros daiteke