Leitzaldeko Euskara Zerbitzuaren urteko aurrekontua onartu da

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

45.622 eurokoa da eta erditsua Leitzako Udalaren esku izanen da

Dakizuenez, Euskara zerbitzuak inguruko lau herrietan (Leitza, Areso, Goizueta eta Arano) funtzionatzen du Mankomunitate gisa. Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen du eta horietako batzuk dira aspaldion ezagutu ditugunak. Gureari dagokionez, Txan magoaren emanaldia zineman eta abendurako pentsatua zegoen arren, heldu den urterako “Liburu bat egiten” erakusketa aipa daitezke. Dena den horrezaz gain badira argitalpenak, kanpainak, bestelako kultur jarduerak, euskalgintza zein herritarrentzat dirulaguntzak, aisialdia, Bai Euskarari akordioa, Leitzako hiztegia, eta abar luze bat. Honek guztiak 45.622 euroko aurrekontua du eta ekarpen bakar batzuez eta Nafarroako Gobernuak sail ezberdinetatik ematen duenaz gain, Udalen ekarpena da sarrerarik nagusiena; 30.000 euro inguru. Hauetatik, biztanleen arabera egiten denez, handiena Leitzako udalari dagokio, 23.000 euro inguru.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun