Elizako teilatua nahiko hondatuta dago, batez ere atzeko aldean. Hori dela eta bolondres batzuek bi peoirekin batera, errepasoa eman zioten pasa den asteburuan. Beharrezko premia dauka teilatu horrek bainan diru falta da oztopo handiena. Aurtengo negua nolabait salbatu nahi da. Itzalak taldea Euskara Zerbitzuak antolatuta, Itzalak taldeak emanaldia eskaini zuen Pake-toki Ekartean. Badirudi pixkanaka pixkana euskal kultura musikala sartzen ari zaigula, gero eta jende gehiago hurbiltzen baita musikaz gozatzera. Goiko solairua bete egin zen eta kantu eta ahots ederrak entzun genituen. Bi abeslariak zorragarri aritu ziren, jendeak atsegin handiz entzun zuen kantaldia. Arrakasta ikaragarria izan zuen.