San Andres eguna eskolan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Ederki aski ospatu dute aurten ere eskolan San Andres eguna. Gaztetxoen arteko bertso saioak eta Pello Añorga ipuin kontalariaren emanaldia izan ziren ekitaldirik aipagarrienak. Bertso-paper lehiaketan berriz, ondoko argazkian ageri diren Ainhoa Zabaletak, Maria Eskuderok eta Ane Tabernak lortu zituzten sari nagusiak. Beste aldetik, Guraso Elkartekoek esan digutenez, eskolako ikasle guztiak olentzero bat bakarrarekin ibiliko dira aurten etxez etxeko eskean. Jasotako dirua DBHkoen ikasbidaiarako izanen da. Arratsaldeko 3:30etan aterako den euskal presoen aldekoa gehitu behar zaio eskolakoen olentzeroari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun