Leitzarrak Sahararako lur ahantzietan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Azken urteetako ohiturari jarraiki, pasa berri den abenduko zubian herritar batzuk Saharako lur areatsu ahantzietan egon ziren. Bost gazte izan dira, Afrikar lurretara joan zirenak. Aratz eta Irati Barandiaran anai-arrebak, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduko lurretan igaro zuten astea, Aaiungo probintzian kokatua dagoen Angala Dairan herrian. Maia, Lorea eta Jon Arantzeta anai-arrebak, Aaiungo probintzian bai, baina Dchera herrian igaro zituzten egunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun