Leitzako Aurrera futbol taldeak, Erregional Preferenteko zazpigarren postuan sailkatuz eman dio amaiera denboraldiko lehen hiruhilekoari. Lehen jardunaldiko partida galdu eta bigarrena berdindu ostean, Aurrerak sei partida irabazi zituen. Garaipen hauei esker, azaroan une askotan sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan egoteko ohorea izan zuen. Baina abenduan, zorte txarraren mamu berezia agertu zen. Merezita edo merezi gabe, urteko azken lau partidak galdu egin dituzte, eta horrela, bost postu jaitsi dira. Halere, Aurrerako mutilak ekaitzaren ostean barealdia datorrenaren uste horretakoak dira eta gogoz ekingo diote urte berriari.