Zinean arazoak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

2007-2008 denboraldiko zine emanaldiek behartutako atseden une bat hartu behar izan dute. Antza, proiektore zaharkituak arazoak izan ditu eta horregatik Kutsidazu bidea Ixabel laugarren emanaldiarekin batera, etenaldi bat egin behar izan dute arduradunek. Orain teknikarien zain daude herrian. Gisa honetako objektu zaharren matxurak konpontzen dituzten teknikari espezializatuak oso gutxi omen dira, eta hala, konpontze prozesuak uste baino gehiago iraun dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun