Arantxa Sagastibeltzaren ‘Urrezko Sudurra’ren finalean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Azaroaren 27an Gasteizen egindako finalerdian, Arantxa Sagastibeltza leitzarrak Espainiar estatuko Urrezko Sudurra txapelketa ezaguneko final handira sailkatzeko txartela lortu zuen. Gasteizko kanporaketan Leitzako sommelierrak, beste 79 partaiderekin batera 100 ardo mota desberdin dastatu behar izan zituen. Honekin batera, sei ardo desberdin deskribatu eta izendapenik ez zeukan ardo kopa zein markatakoa zen asmatu behar izan zuen.

Azkenean esperientzia, usaimena eta zortea lagun, Arantxak 16 lehiakiderekin batera Madrilerako txartela lortu zuen. Final handia, 2008ko ekainaren 22an eta 23an jokatuko da eta leitzarrak aurkari, Espainiar estatuko hainbat kanporaketetan sudurrik finena izan duten adituak izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun