Goxali eta Musika Eskolako aurrekontuak onartuak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Herrian indarrean dauden zenbait zerbitzuren ikasturte honetako aurrekontuak onartu berri ditu Udalak: Goxalirena, 4.176 euro, eta Aralar Musika Eskolarena, 9.545 euro, esate baterako. Guraso Elkarteak, bestalde, astelehen arratsaldeetarako 5etatik 6etara eskoletako frontoia erabiltzeko baimena eskatu zion Udalari. Eskaerari baiezkoa emateaz gain, argirik ez kobratzea erabaki zuen ahobatez Udalbatzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun