Kirol koordinatzaileak 2008rako kirol eskaintza zabaltzea proposatu du

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Mantenu soinketa, aerobika edo yoga egiteko aukera egongo da

Kirol mankomunitate koordinatzailea astean behin etortzeko udaletxera, ortziraletan 9:00etatik 11:00etara, oharrak, proposamenak eta abar argitzeko. Denbora gutxi darama lanean eta oraindik jendea eta ohiturak ez omen ditu ezagutzen. Horregatik, oraindik psikomotrizitatea bakarrik jarri du martxan. Hala ere, 2008rako proposamen batzuk egin nahi ditu, urte berrian kirol jarduera berriak egiteko aukera zabalduz. Mantenu soinketa, yoga eta aerobikaren inguruan inkesta zabaldu nahi du jendearen artean eta bost edo sei laguneko taldea nahikoa omen litzateke hasteko. Beraz, argi, urte hasieran sasoian jartzeko ikastaroak egiteko prest izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun