Joan den urtean bezala, abenduaren 22an jokatu zen Kontzejuko tabernan mus txapelketa. 13 bikotek parte hartu zuten, eta irabazleak Juan Miguel goizuetarra eta Inaxio oiartzuarra izan ziren. Bigarren postuan, berriz, Iñaxi eta Josune aranoarrak gelditu ziren.