Udalak aurtengo zergen tasa berriak onartu ditu

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Azaroaren 29ko osoko bilkuran erabaki ziren

Joan den azaroaren 29an egindako osoko bilkuran onartu zituen Udalak aurtengo zerga tasak.

Hirilurren gaineko kontribuzioaren karga tasa katastroko balioaren gaineko %0,30a izango da. Landalurren gaineko kontribuzioaren karga-tasa katastroko balioaren gaineko %0,80a izango da. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko karga-tasa, materialaren %3,5a.

Uraren urteko tasa, etxeko tarifa 60 eurokoa izango da eta industriena 100 eurokoa.

Zaborren urteko tasa, berriz, 60 eurokoa izango da etxebizitzen kasuan, eta 70 eurokoa industrien kasuan. Abere bakoitzeko larre tasa ez da kobratuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun