Jeiki Abesbatzaren kontzertua

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Abenduaren 23an, Leitzako Jeiki Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du herriko Migel Donearen parrokian. Sinfonietta Academica Orkestra izanen du lagun. Emanaldia bi zatitan banatu dute. Ekitaldiaren lehen saioan, Gabonetako abesti batzuk abestuko dituzte eta hemen ez dute gonbidatuaren laguntzarik izango. Bigarren zatian, aldiz, Sinfonietta Academica lanean hasiko da eta elkarrekin, Mozarten meza delakoa abestuko dute, hau da, Missa Brens in Major Kw 259 Mozart obra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun