Su Ta Gar eta DJ Bertso azaroaren 23ko parrandan

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

www.sutagar.com TTIPI TTAPA

Jende ugari bildu zen Atakabeltz Gaztetxeak azaroaren 23an antolatu zuen gau berezira. Emanaldian, Su Ta Gar izan zen protagonista eta gonbidatu nagusia. Orotara, 250 lagun inguru bildu ziren eta hasieran halako jendetza egotea nahikoa zaila zirudien arren, gaua igaro ahala ez zen inolako arazorik izan. Gorosabeldarrek Jainko hilen uhartean 2006an kaleratutako azken diskoko abesti ugari kantatu zituzten. Hauekin batera, baita JoTa Ke eta Itxaropena bezalako kantu ezagunak ere. Rock doinuen ostean, Dj Bertso (Oskar Estanga) igo zen Gaztetxeko tranpaldo gainera eta honek musika brasildarra, tradizionala, modernoa… denetarik jarri zuen gauari segida emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun