Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Leitzako Bilgune Feministak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ekintza ugari antolatu zituen. Azaroaren 23an, Aurrera Elkartean En Tierra de Hombres filma eskaini zuten. Ondotik, Miren Aranguren Euskal Herriko Bilgune Feministako dinamizatzaileak emakumeak eta indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, Leitzan ere kontzentrazioa egin zen Emakumeen aurkako erasorik ez lemapean. 40 lagun inguru bildu ziren Lopeneko iturrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun