Susmagarriak butanoen errebisioan

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Aste honetan butanoaren errebisioak egiteko enpresa baten izenean hiru mutil ibili dira herrian barna. Baina susmagarriak zirelakoan, herritar batzuek Nafarroako Gobernura deitu zuten, eta han ziurtatu zieten enpresa honek espediente bat irekia duela eta ez duela baimenik errebisio horiek egiteko. Udaletik 012ra deitu eta etxez etxe honen berri eman zuten. Errebisioa legala denean, bost egun aurretik deitzen dute etxeetara etorriko direla jakinarazi eta prest egoteko. Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dela, beraz, argi ibili.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun