Herriko hainbat argazkilariren kolaborazioari eta ezker abertzaleko beste zenbait kideren lanari esker, 2008ko Goizuetako egutegi ikusgarria kaleratu zen Feria Egunean. Bera izan zen gainera, produktu izarra, ia 300 ale saldu baitziren egun horretan bakarrik. Orduan erosi ez zuenarentzat Amaiarenean eta estankoan daude salgai bost eurotan.