Goizueta Astintzen aldizkariaren hirugarren aleak ere azaroan ikusi zuen argia. Zortzi orrikoa da, mamitsua eta koloretsua, aurreko biak bezala. Taberna eta erakunde publikoetan bakarrik banatu dira orain arteko aleak, baina jende gehiagoren eskuetara zabaltzeko garaia ailegatu dela uste dute egileek. Horretarako harpidetza kanpaina abiatu dute. Harpidedun egiten denak urtean lau ale jasoko ditu etxean 12 euroren truke. Interesatuek goizuastintzen@gaztesarea.net helbidera bidali behar dute e-maila izen-abizenak emanez.