Enaitz eta Enkarnik abenduaren 7rako antolatua zuten afaria eta ondorengo festa jendearen gustukua izan zen. 30 lagun bildu ziren afaltzera, eta ondoren Unai Agirre eta Maialen Lujanbio bertsotan aritu ziren Xabier Legarreta gai jartzaile zutela. Enaut Agirre bertso zaharren kantuan aritu zen, Imanol Kamio esku soinuarekin eta Aitor Atxega gitarrarekin lagun zituela. Jendeak kantatzeko orriak banatu zituzten, baita gustura aritu ere.