Beltzekobordako jangelak su hartu zuen abenduaren 2ko goizaldean

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Keak bazter guztiak belztu zituen baina gela bakarra erre zen

Susto galanta hartu zuten Beltzekoborda baserrian joan den abenduaren 1etik 2rako goizaldean, bai etxekoek baita bertara inguratutako auzokideek ere. Zorionez, gela bakarra erre zen, bestelakoa badirudi ere etxearen itxura ikusita,keak bazter guztiak belztuta utzi baitzituen. Goizuetatik suhiltzaileak etorri ziren, eta ordurako sua itzalia bazen ere, eurek eman zuten azken begiratua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun