Cafés Baqué Torneoko finalerdia jokatuko du asteazkenean Aurrerako Jon Jaunarenak

ttipi-ttapa 2007ko azaroaren 27a

Jaunarenak Cafés Baqué txapelketako finalerdia jokatuko du asteazken arratsaldean Abadiñon. TTIPI TTAPA

Leitzako Aurrera taldeko Jon Jaunarenak, Cafés Baqué txapelketako kadete mailako finalaurrekoa jokatuko du Bolinagaren kontra asteazkenean, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Abadiñon.

Nafarroako Kirol Jolasak

Beste aldetik, Leitzako Aurrera pilota elkarteko pilotariek Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partidu jokatu zituzten larunbatean Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Lenitz Galartza eta Julen Goikoetxeak 18 eta 5 irabazi zioten Errekako Julen eta Javier Saldiasi. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Ander Alduntzin eta Aimar Gilek 8 eta 18 galdu zuten Errekako Iñaki Maylin eta Beñat Lazkanoren kontra. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskudero eta Oinatz Mariezkurrenak 14 eta 18 galdu zuten Irutzungo bikotearen kontra. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Ander Gartziarena eta Josu Zabaletak 6 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearen kontra. Kategoria berean, Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Asier Gilek 3 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ibai Gil eta Jon Iparragirrek 18 eta 1 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari eta kategoria berean, Aurrerako Mikel Onsalok eta Xabier Erasok 18 eta 6 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Bigarren mailako kadetetan, azkenik, Aurrerako Martin Etxeberria eta Julen Olanok 17 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek, Nafarroako kirol jolasen barrenean. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Iñaki Saralegik 15 eta 18 irabazi zioten Oberenako bikoteari Iruñean. Lehen mailako infantiletan aldiz, Aurrerako Anartz Olano eta Mikel Hernandorenak 18 eta 11 galdu zuten Oberenako bikotearekin. Elizondon, berriz, 22 urtez beheitiko kategorian, Aurrerako Lansalot eta Goikoetxeak 16 eta 22 irabazi zieten Txarutako Arregi eta Otxandorenari.

Guillermo Mazo txapelketan gazi-gozoak

Guillermo Mazo gazte mailako lau terdiko txapelketan Aurrera eta Irurtzungo bina pilotariren arteko partidak jokatu ziren Lekunberrin azaroaren 21ean eta leitzarrek gozoa eta gazia probatu zuten. Gazia Sagastibeltzarentzat, 15 eta 18 galdu baitzuen Zabaletarekin eta gozoa Jaunarenarentzat, 18 eta 15 irabazi baitzion Galartzari.

Lizarrako txapelketan, infantil mailanm Ibai Gil eta Hendandorena leitzarrek galdu egin zuten, baina alebin mailan, Sagastibeltza Lasartek eta kadete mailan Jaunarenak irabazi. Beraz, Jon Jaunarenak aurrera egin du Guillermo Mazo eta Lizarrako txapelketetan. Asteazkenean ikusiko da Cafés Baqué txapelketako finalean jokatzerik baduen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun