Anartz Olanok txapel berri bat ekarri du herrira. Izan ere, txapeldun atera zen eskuz binaka Errioxan, Titin III.aren izena daraman txapelketan jokatutako finalean. Txapel honetaz gain, alebin mailako jokalaririk hoberenaren saria ere jaso zuen aresoarrak. Txapelketako finala Logroñon jokatu zen joan den azaroaren 11n.