Herriko pistetan konponketa lanak egiten ari da Gorritz enpresa

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Ulitzarretik Urtxabaletaraino ura ekarri eta aska bat ere egin dute

Leitzako Gorritz Eskabazioak enpresa hainbat lan egiten ari da herriko pistak hobetzeko. Horien artean, Maingoneko bordatik Leitzako mugaraino doan pista zabaldu egin dute hiru metro eta erdira asfaltatuz. Gisa berean, Axeneko eta Ustakiñeneko bordako bideak ere bi metrotik hiruraino zabaldu dituzte eta zola ere berdindu egin dute.

Bestalde, Ulizarretik Urtxabaletaraino ura ekarri eta aska bat ere egin dute iturriak aprobetxatuz. Azkenik aipatu, Merkuko pistan eta Axeneko borda inguruan landa kanadarra ireki dutela, aziendak ez pasatzeko, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun