Euskararen araugintza berrargitaratu du Leitzako IKA euskaltegiak

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Liburuaren azala. TTIPI TTAPA

Leitzako IKA euskaltegiak Euskararen araugintza: arauketa eta hiztegi batua testu liburua berrargitaratu du. Lan hau orain urte batzuk kaleratu zuten baina nolako arrakasta izan duen ikusita, berriro argitaratzea erabaki dute. Testu liburuak, besteak beste, euskara ikasteko baliagarriak izan daitezkeen arau eta ariketak ditu. Egileak Amaia Astibia, Aitziber Bergara, Agurtzane Gartziarena, Kepa Mateorena eta Kontxi Zozaia dira. Bigarren argitalpen honetan, 1.000 ale kaleratu dituzte. Norbaitek eskuratu nahiko balu, Euskaltegira deitu (948 610776) edo leitza@ikanet.net helbidera deitu dezake. Aipatu, liburua Durangoko 442. liburu eta disko azokan eta Euskal Herriko liburudendetan egonen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun