Atakabeltzean zine emanaldiak asteazkenetan

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Leitzako Atakabeltz Gaztetxeak zinearekin konprometitua dihardu. Lehengo urtean bezala, denboraldi honetan ere eta astean behin bederen, gaztetxeak filmak ikusgai paratuko ditu. Pelikulak eskaintzeko hautatutako eguna asteazkena da. Joan den urtean, berriz, osteguna zen.

Azaroaren 7an ekin zitzaien emanaldiei eta Eguberrietako hutsartea bitarte, interesatua egon daitekeen orok asteazkenero 19:00etan izanen du horretarako hitzordua. Momentuz eskaini dituzten tituluen artean, Diaro de un Skin edota Bowling for Columbine Michael Moore AEBtako zuzendariaren artelan kritikoa nabarmendu daitezke. Esan, Kubricken El resplandor film klasikoa ere ikusgai egon dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun