Mikel Olano filologo leitzarrak, Azkuko belagain eleberriarekin, euskal eleberriaren saileko 2007ko Irungo Hiria Kutxa literatur saria irabazi du. Epaimahairen aburuz, emakume mediku baten istorioa eta Euskal Herriko lur eremuaren gainbehera uztartzen dituen idazlana, lan literario egoki baten isla izan da. Idazlanaren kontaera xume eta aberasgarria ere nabarmendu dute.
Aipatu, Durangoko Azokan argitaratuko den Azkuko belagain lan hau, ez dela Mikelek egin duen lan literario bakarra. Aspalditxoan, Leitzako euskara gai nagusi zeukaten lanetan murgilduta ibili den arren, noiz edo noiz idatzi ditu narrazioak ere. Hala nola, Bizkarra ez dudan emakumea eleberria, 1995ean kaleratu zuena. Orduan gainera, urte hartako Donostia literatur saria eskuratu zuen.