Udal korporaziokoek %27 gutxiago kobratuko dute legealdi honetan urriko plenoan aho batez hartutako akordioaren arabera.
Aurtengo diru kopuruak erreferentzi modura hartuz, esan, 19.000 eurokoa dela kontzeptu horretarako diru poltsa. 13.900 Iruñetik heldu direnak, eta gainerakoa, 5.100 euro Udalak berak ordaintzen duena. Ba orain, Udalaren diru kopuru honi uko egin dio korporazioak, eta beraz, Nafarroako Gobernuak ematen duena bakarra jasoko dute ondorengo lau urteotan.
Bestelako berriak
Herriko Etxetik badatozkigu beste bi berri ere: batetik, kanposantuko lurperatze lanetarako pertsona bat behar dela; eta bestetik, zaborretara bota beharreko altzari edo edozer tresna handien bilketa hileko azkeneko astean bakarrik eginen dela. Aurretik udaletxera deitu behar du interesatuak.