Nafarroa osoko bertsolari gazteentzat antolatzen den eta ostiral honetan, hilak 30, jokatuko den Xato Sariak bukaera ezinhobea emanen dio hain arrakastatsua suertatzen ari den Azaro Kulturalari.
Bederatzigarren edizioa beteko du ostiralean bi urtetik behin burutzen den sariketa honek. Aurten gainera, kanporaketa ere Goizuetan bertan eginen da. Ilunabarreko 8etan Ganbaran elkartuko dira 12 bertsolari. Bosna bertso kantatu beharko du bakoitzak han, eta sei onenek Umore Ona Elkartean arratsean ospatuko den finalerako txartela lortuko dute. 21:30ean izanen da afaria eta ondoren hasiko dira kantuan bertsolariak.
Tradizionala bihurtu da dagoeneko Andres Narbarte Xalto bertsolari haundiaren izena daraman sariketa hau, eta gaur egun Euskal Herrian plazaz plaza dabiltzan hainbat bertsolari ikusi litezke irabazleen zerrendan: Silveira, Arozena eta Amets Arzallus, besteak beste. Aurtengo edizio hau ere Nafarroako Bertsolazaleeen Elkarteak antolatu du Goizuetako Udalaren eta Kultur Taldearen laguntzaz.