Xurdin haurrentzako antzerki musikala Leitzan larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

TTIPI TTAPA

Xurdin eta gorringo lakuaren misterioa, horrela du izena Xurdin taldearen azken lanak. 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta euskara jatorrean antzezten dute. Euskal Herrian barna, txoko desberdinetan eginen dituzten geldialdien artean bat Leitzan eginen dute. Larunbat honetan izanen da Leitzako zinean, 16:30ean. Argazkian Josemari Gorostegi Tomson ikuskizunaren sortzailea ageri da. «Xurdinen abentura berri honetan, Alaitasunaren basoa arriskuan egonen da berriro, oraingoan Marilur sorgin maltzurraren laguntzarekin...».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun