Merezi dutenak iristen omen dira finalera eta azken bolada honetan finalez final dabil gure pilotaria baina, ez du suertea bere alde izan aurrekoetan. Hala ere, frontoia zurekin egoten da Abel, bertan egoten garen askori zuk erakutsi baitiguzu pilotaz gozatzea zer den. Erakustaldi bikainak egiten ari zara, aurrean jartzen zaizun edozein «obstakulu» atzean utziz. Pilotari bikaina eta horreri zure umiltasuna gehitzen badiogu zu bezelako bat sortzen delako gaude guztiok zurekin. Zure jokatzeko moduagatik eta zure izaeragatik zara hain maitatua ezagutzen zaituzten toki guztietan beraz, gaurkoan nik idazten dizudan arren, ematea dagoen suerte guztia opa dizugun guztien izenean idazten dizut. Animo eta aurrekoan esan nuen moduan, jarraitu lanean txapela zurea da eta!!!
Maitane Gereño