Leitzako lehengo Gazte Aterpeari zer erabilera emanen zaion galdetu du Aitor Etxarrik

Utzitako argazkiak 2007ko azaroaren 21a

Institutua eta eskolaren artean dagoen eraikinak lau solairu eta ganbara ditu. TTIPI TTAPA

Nafarroa Baiko parlamentariare ustez, “herriko kultur eta aisi ekitaldiak zentralizatzeko egokia litzateke”

Aitor Etxarri, Nafarroa Bai alderdiko parlamentariak eta Leitzako EAko zinegotziak galdera aurkeztu dio Parlamentuko Bozeramaleen Mahai eta Batzordeari. Amazabal Institutuaren eta Erleta eskolaren ondoan dagoen Nafarroako Gobernuaren eraikinari zer erabilera emanen dion galdetu du Etxarrik. Garai batean, gazteen aterpe gisara erabiltzen zen, baina gaur egun eraikina ez da deustarako erabiltzen. Nafarroako Gobernuak Leitzako udalari uztea ere aurreikusi ote duen galdetu zuen Etxarrik.

Nafarroa Bai alderdiaren ustez, “interes bereziko eremua da, beste gauza batzuetarako erabilgarria. Esate baterako, Leitzan hain beharrezkoak diren ludoteka, filmoteka, kultur etxea edo gazteen lokala bertan jarri daitezke, bete aukera batzuen artean”. Aitor Etxarriren ustez, “gaur egun Leitzako kultur jarduera sakabanatua dago, eta hau zentralizatzeko aukera izanen litzateke, toki handia baita, lau solairu eta ganbararekin. Bizilagunek aprobetxatu behar duten leku egokia iruditzen zaigu”.

Nafarroako Gobernuari lanean hasteko eskatu dio Etxarrik. “Eraikina hor dugu eta zentzugabea da ez erabiltzea, Leitzan horrelako lekuak falta direnean”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun