Igandean, azaroaren 11n, jokatu ziren Ezkaraien Errioxako pilota txapelketaren finalak. Infantil mailan, txapela jantzi zuten Aurrerako Medel eta Olanok, finalean 18 eta 10 irabazi baitzieten Iribarria eta Iturriagari. Anartz Olanok, finala irabazteaz gain, bere kategoriako pilotari onenaren saria eskuratu zuen. Elgetako txapelketan ez zuen halako suerterik izan Jon Jaunarena leitzarrak eta 19 eta 22 galdu zuen Ezkurdiaren kontra.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, hainbat partida jokatu ziren larunbat goizean Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako benjamin mailan, Aurrerako Ander Alduntzin eta Aimar Gilek 16-18 galdu zuten Errekako bikotearen kontra. Bigarren mailako alebin mailan, Aurrerako Ander Eskudero eta Oinatz Mariezkurrenak 18-12 irabazi zioten Errekako bikoteari eta Aurrerako Lenitz Galartza eta Julen Goikoetxeak 18 eta 4 irabazi zieten Errekakoei. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako bi bikoteren arteko lehian, Ander Gartziarenak eta Josu Zabaletak 18 eta 10 irabazi zieten Mikel Sagastibeltza eta Asier Gil-i. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ibai Gil eta Jon Iparragirrek 18 eta 10 irabazi zioten Esteribarko bikoteari, baina Mikel Onsalo eta Xabier Erasol 4 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere aritu ziren Leitzako pilotariak Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Lizarran, infantilen lehen mailan, Aurrerako Anartz Olanok eta Mikel Hernandorenak 6 eta 18 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Irurtzunen, kadeteen bigarren mailan, Aurrerako Martin Etxeberria eta Julen Olanok 18 eta 12 galdu zuten Irurutzungo bikotearen kontra. Iruñean, infantilen lehen mailan, Aurrerako Xabier Jaunarenak eta Joxerra Aldaregiak 18 eta 10 galdu zuten Oberenako bikotearen kontra eta Zubirin, alebinen lehen mailan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Iñaki Saralegik 10 eta 18 irabazi zieten Esteribarkoei.
Lizarrako txapelketan ere zenbait partida jokatu zituzten igandean Leitzako pilotariek eta denetik izan zen. Infantil mailan Ibai Gilek eta kadete mailan Jon Jaunarenak garaipen errazak lortu zituzten. Alebin mailan, aldiz, galdu egin zuten Oinatz Mariezkurrenak eta Iñaki Saralegik. Guillermo Mazo lau terdiko txapelketan ere gazia eta gozoa Aurrerako pilotarientzat. Oihan Alduntzinek 5 eta 18 galdu zuen Pazos-en kontra eta Jon Jaunarenak 18 eta 5 irabazi zion Zabaletari. Burlatako txapelketan, asteburu kaxkarra izan zen Aurrerako pilotarientzat: Alebinetan, bi bikoteek, Asier Gil eta Anartz Olanok, eta bi Mikel Sagastibeltzak galdu egin zuten eta gauza bera infantiletan, Xabier Erasok eta Mikel Hernandorenak.
Guillermo Mazo eta Baque txapelketako partidak, astearte eta asteazkenean
Aipatu behar da asteartean, azaroaren 13an, 'Gillermo Mazo' txapelketan, Lekunberrin jokatuko dutela Aritz Sagastibeltzak Kortabarriaren aurka eta Jon Jaunarenak Ezkurdiaren aurka. Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Asteazkenean, 'Cafés Baqué' Txapelketan Jon Jaunarenak jokatuko du.