Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, Leitzako zinea berriro buru-belarri lanean da. Azaroaren 1ean emititu zen lehen filma eta ikasturte honetan ere, ostiraletan (22:30ean) eta igandetan (19:30ean) eskainiko dira.
Lehen emanaldi sortan eskaini dituzten filmak Eutsi eta El violin izan dira. Hurrengoetan, Felix Viscarreten Bajo las estrellas eta Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalen eleberrian oinarritutako filma izango dira.