Informatika ikastaroak

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Nafarroako Gobernuak eta Cederna-Garalur elkarteak elkarlanean, informatika ikastaroak antolatu dituzte. Helburua herritarrak teknologia berriekin hartu-emanetan jarri eta beronek eskain ditzakeen misterioak argitzea da.

Lehengo ikasturtean antzeko ikastaroarekin egin moduan, antolatzaileek aurtengoa ere bi zatitan banatu dute. Honela, ikastaro bat 3. adineko herritarrei bideratua egonen da eta bestea emakumeei. Ikastaroak azaroaren 12an hasi eta 23a bitarte, Leitzako Amazabal Institutuan emanen dira. 3. adinekoen ordutegia 16:30etik 18:30era izango da; emakumezkoena, berriz, 18:30etik 20:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun