Ikasle eta talde ugari Leitzako euskaltegiko ikasturte berrian

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

75 ikasle inguru eta sei irakasle daude euskaltegian

Euskaldun aktiboak sortzea helburu, orain aste gutxi ekin zion Leitzaldeko IKA euskaltegiak ikasturte berriari. Denboraldi honetan 75 bat ikasle izango dituzte euskaltegikoek. Hauetatik 20 iaz euskara ikasten jardun zutenak, eta beste guztiak berriak. Gehienak atzerritik ingurura bizitzera etorritako etorkinak edota zonaldeko bikotea daukaten kanpotarrak dira. Urrats desberdinetako zortzi taldetan banatuta daude.

Aipatu, euskaltegiak egoitza Leitzako udaletxean duen arren; Leitzaldea, Goizueta, Araitz-Betelu eta Imotz-Basaburuako herritarrak euskalduntzeaz arduratzen dela. Hala, Leitzan talde bat, Areson beste bat, Goizuetan bi talde, Aizarotzen bi talde eta Betelun beste bi talde eratzea lortu dute.

Aurtengo ikasturtean, aurretiaz lanean ziharduten Kontxi Zozaia arduraduna, Kepa Mateorena eta Onintza Bengoetxearekin batera, Maxux Sukuntza, Anttoni Urkiola eta Jasone Sagastibeltza leitzarrak irakasle gisa ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun