Mikel Olazabal pilotari gazteak udan egin zuen profesionaletarako pausoa eta geroztik hainbat partida jokatu ditu, horietatik asko emaitza onekin. Hainbat partidatan, telebistaz jokatzen ere ikusi dugu. Bigarren Mailako lau t'erdiko Txapelketan parte hartu du eta bigarren partidan txapelketatik kanpo gelditu da. Anartz Olanok, berriz, Errioxan, Titin III.a Torneoan finala jokatu du, eta lau t’erdiko txapelketan parte hartzen ari da Lizarran. Xehetasunak aurrerago emanen dizkizuegu.