Andres Mitxelenaren "Ezkontza Galduaren Bertsoak" sortak 100. urtea bete du aurten eta horixe hartu du aitzakiatzat Kultur Taldeak ostirala, 23an, bertso idatzien festa haundi bat ospatzeko.
"Mila urte pasata…" izenburuko jaialdi hau Txirritaren bertsoek borobilduko dute. Dagoeneko emanaldi batzuk eginak dira Irazu eta Unai Agirre, Lujanbio haundiaren bertsoak kantatuz eta antzeztuz, Goikoetxea akordeoilari ezaguna lagun hartuta. Goizuetan eskainiko dutena diferentea izanen omen da Txirritak gure herriarekin izan zuen harreman bereziarengatik. Andres Mitxelenarenak, berriz, herriko eskolako eta musika eskolako ikasle eta irakasleek kantatuko dituzte. 20:00etan hasiko da emanaldia Ganbaran.