Dena prest hilaren 24ko Feria Egunerako

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Herri bazkarirako txartelak Amaiarenean eta Urrutinean salgai daude

Mingain urdinaren gaitza dela eta Iruñetik etor litezkeen neurrien zain, dena prest dago hilaren 24an ospatuko den feria berreskuratuaren laugarren ediziorako.

Eguneko gauzarik garrantzitsuena azoka bera izanen bada ere, horren aitzakian antolatzen den herri bazkaria izanen da aurten ere festari distira ederra emanen diona. Aurreko urteetan 400 lagundik gotti biltzen dira pilota plazan, eta aurten ere kopuru horren bueltan ibiliko dira bazkaltiarrak. Txartelak Amaiarenean eta Urrutinean daude salgai. Goizeko 10etan irekiko da feria dagoeneko ohikoa bihurtu den ekitaldiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun