Udalak bere laikotasun izaera argudiatuz, Jesusen Bihotzaren irudia udaletxetik kentzea erabaki zuenean, kezka handiak sortu ziren herriko fededunen artean, ez baitzegoen oso garbi zein izango zen irudiaren leku berria.
Hipotesien artean, irudia babestuko zuen elkarte edo sozietatea sortzearen planteamendua bolo-bolo egon zen. Dena den, urriaren hasieran elizganbaran eginiko bilera baten ostean, Jabier Azpiroz Mendialdeko gotzain-bikarioak hala gomendatuta, Jesusen Bihotza Santa Kruzera eramatea erabaki zen, urtean zehar fededun asko baitira ermita honetara ibilbidetxoa egiten dutenak.