Lehengo urteko emaitza ona errepikatu nahian, Aurrera Perra Taldekoak zaldiak lagun urriaren 20an mugaz-mugako beste abentura bat egin zuten. Aurtengoan, Goizuetarantz bideratu zuten egun-pasa, eta horretarako nahiko bidaia entretenigarria antolatu zuten. Leku aipagarrien artean, Aizan, Mendibilgo lepoa, Galbano eta Arrimiako Lepotik igaro ziren.